Hasiera » Animalia esperimentazio erabilpenari buruzko erakunde adierazpena

Animalia esperimentazio erabilpenari buruzko erakunde adierazpena

Achucarro Basque Center for Neuroscience-ak (ACHUCARRO) bat egin du Animalia Esperimentazio Gardentasunaren Hitzarmenarekin. Hitzarmena Espainiako Zientifiko Elkarteen Konfederazioak (COSCE) bultzatua izan zen, Animalia Ikerkuntzarako Europar Elkartearen (EARA) laguntzarekin eta 2016ko Irailaren 20an zabaldu zen.

Jakitun gara animalia ikerkuntzak oinarrizko papera jokatzen duela gaixotasunekin lotuta dauden mekanismo biologikoen ezagutzan eta medikuntza-tratamenduen garapenean. Animalien erabilera gabe, ez genuke izango giza eta albaitari medikuntzan erabiltzen diren sendagai, antibiotiko, txerto eta kirurgia-teknika gehienak.

ACHUCARROn egiten den lan zientifikoaren zati bat animaliak erabiliaz egiten da. Honek pertsonen bizitza hobetzen laguntzen du, giza-jakintza aurreratuz eta terapia berriak deskubrituz garun-gaixotasun diren Alzheimer, Parkinson, Esklerosi anizkoitza, Iktus eta abarretan erabiltzeko.

ACHUCARROrentzat esperimentazio-animalien ongizatea oinarrizko gaia da, baita ere esperimentazioetan eta helburu zientifikoetan, irakaskuntzan barne, erabiltzen diren animaliak errespetu handiz tratatzea eta animalia babesari buruz indarrean dagoen legedia betetzea. Gure helburua animalien ongizate maila gorena lortzea da, ez bakarrik berauengan dugun erantzukizun moralagatik, baizik eta ez litzatekelako posible izango kalitatezko zientzia animalien ongizaterik gabe. Gure animalia esperimentazioek legeekin bat egiten dute eta Animalia Esperimentazio Etika Batzordeak berrikusten gaitu. Batzorde honek, ordezko metodoak, erabiltzen diren animalia kopuruen gutxitzea eta prozedura esperimentalak hobetzea bultzatzen du. Animalia erabilera beharrezko den ikerkuntza proiekturik ezin daiteke hasi nahitaezko etika ebaluaziorik gabe eta agintari eskudunen azken baimenik gabe

ACHUCARROk bermatzen du animaliez arduratzen diren langileak eta esperimentazioetan parte hartzen duten ikertzaileek prestakuntza eta beharrezko jakintza izango dutela, eta hitz ematen du beharrezko diren baliabideak jarriko dituela esperimentazio animaliek zaintza zuzena izan dezaten, instalazio mantenu, ongizate eta albaitari arreta aldetik

.