Gardentasuna eta Jasangarritasuna
Achucarro Basque Center for Neuroscience (ACHUCARRO), gure barneko politiken arabera, irabazteko asmoa ez duten erakundeentzako indarrean dauden lege eta gomendioen arabera, eta baita gure Patronatuaren borondateari jarraituz, honen bitartez, garatzen ditugun ekintza eta operazioen inguruko informazio eta datu ireki eta eskuragarria argitaratu eta aurkeztu nahi du.
Gaur egun, hemen emandako datuen kalitate eta kantitatea hobetzeko lanean ari gara, honekin Gizartea gure jardueren eta helburuen inguruko ulermen zabalagoa izan dezan, eta beraz, nolabait gure proiektuaren jasangarritasuna sendotu.
FUNDAZIOA
ACHUCARRO Euskal eta estatuko legediaren arabera funtzionatzen duen fundazio bat da.
Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskal Fundazioen Erregistroan, ACHUCARRO zentroko fitxa hemen duzue:Â http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-edukireg/eu/contenidos/fundacion/f338/eu_def/index.shtml
GOBERNANTZA
Patronatuak dira, indarrean dagoen legediaren arabera, fundazioak zuzentzen dituzten batzordeak. Gure fundazioa, gure bazkide sortzaileen ekimen bateratu eta estrategikoa da.
Patronatua
- Presidentea: Ikerbasqueko presidente-ordea, gaur egun, Adolfo Morais jauna
- Presidente-ordena:Â Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa errektoreordea, gaur egun, Inmaculada Arostegui anderea
- Idazkaria: Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia et Gizarte Garapen eta Transferentzia errektoreordea, gaur egun, Guillermo Quindós jauna
- Kidea: Ikerbasqueko idazkaria, gaur egun, Amaia Esquisabel anderea
- Kidea: BIOEF Fundazioko lehendakariordea, Maria Angeles Ibarrondo – Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.
KONPLIMENDUA
Aurkitu gure Konplimendu Adierazpena (Compliance).
ACHUCARROk konpromiso etiko irmoa du kalitatearen kudeaketarekin, baliabide publikoen kudeaketarekin konprometitutako eragiketen legezko garapena lortzeko.
Betebeharrak ezartzen dituzten arauez haratago (adibidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.1 artikuluan xedatutakoa), gure erakundeak neurri egoki guztiak hartu behar ditu administrazio publikoen eta gure erakunde finantzatzaileen finantza-interesak babesteko, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, antzeman eta zuzentzeari dagokionez.
Delitu-arriskuen prebentziorako gure prozedura kontsulta dezakezu (ingelesa).
Informazio gehiago Iruzurraren aurkako Europako Bulegoaren webgunean
GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK
Hemen dago gure Garapen Jasangarrirako Helburuak 2030 ekimenaren inguruko aitortza.
BERDINTASUNA
Berdintasunarekin konpromezu argia daukan erakundea da ACHUCARRO.
Desberdintasunak leku eta esparru ezberdinetan agertu daitezkela dakigunez talentuaren kontrataziorako eta balioztapenerako politika ireki bat daukagu, besteak beste.
LANBIDEA ETA JARDUERA ZIENTIFIKOAREN AUTORREGULATZEA
ACHUCARROk Praktika Zientifiko Egokiak ziurtatzeko gidak eta barne-arauak zehaztu eta onartu ditu:
ZIENTZIA IREKIA ETA IKERKETA PROIEKTUAK
- Gure konpromisoa eta politikak Zientzia Irekian.
- Gure finantzatutako Ikerketa Proiektuak.
KONTU-EMATEA
LIZITAZIOAK
ACHUCARROk, erosketa publikoarekin loturiko lege autonomiko zein estatuko legeak babesten ditu eta erosketen prozesu kontableak ziurtatzeko, Kontrataziorako barne jarraibide bat ezarri du osagarri gisa. Lehenagoko edo gaur egungo kontratuei buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, gure Kontratatzaile Profila bisita dezakezu baita.
INFORMAZIO GEHIAGO
Informazio eta datu ireki eta eskuragarriak eman nahi dizkiegu gure interes-taldeei eta gure jardueretan eta helburuetan interesa duten herritarrei. Informazio osagarriren baten falta sumatzen baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan posta elektronikoz info (at) achucarro.org helbidera edo modu anonimoan, gure harremanetarako formularioa erabiliz.